Itxi

Gipuzkoa Basket

5 porrot

Gipuzkoa Basket, bere historiako liga hasiera kaskarrenean

Erredakzioa

Sito Alonsoren mutilek bostetik bost neurketa galdu dituzte, eta Endesa Ligako saskiraketa gutxien lortzen dituen bigarren taldea da, Cajasolen aaurretik.

  • Raul Neto. Argazkia: EFE

    Raul Neto. Argazkia: EFE

Etxean beste porrot bat jaso ostean, Lagun Aro GBC taldeak erasoan arazoak dituela argi gelditu da. Donostiako taldea Endesa Ligan saskiraketa gutxien lortzen dituen bigarren taldea da, Cajasolen aurretik, eta Sito Alonsoren taldeak bere historiako liga hasiera kaskarrena egin du.

Gipuzkoa Basketek iragan denboraldian lau porrot jarraian jaso zituen, baina bosgarren norgehiagokan garaipen bikaina lortu zuten, Zaragozaren aurka. Garaipen horren ostean taldeak ligan gora egin zuen, eta bere historiako denboraldirik onena burutu zuen.

Lagun Arok taldea sendotzeko fitxaketak egin ditu, baina jokalariak ez dira Sito Alonsoren eskemara moldatu, oraindik. Andy Panko, Sergi Vidal eta Jimmy Baron ordezkatzea zaila izango zela bazekien klubak, baina Qyntel Woodsek, Korolevek eta Kuksiksek oraindik ez dute euren maila eman.

Fuenlabradaren aurkako partida, Woodsek puntu bakarreko balorazioa jaso zuen, Korolevek bi puntukoa eta Kuksiks taldeko azkeneko fitxaketak 7 puntukoa.