Gipuzkoa Basket
Igandean, 18:00etan
Lagun Aro GBC, denboraldiko bere bigarren garaipena lortzeko prest
Erredakzioa
Sito Alonsoren mutilek aurreko jardunaldian bolada txarrari bukaera eman zioten, baina Ilunben Unicajaren aurka itxura berriari jarraitasuna eman nahi diote.
-
Raul Neto. Argazkia: EFE
Lagun Aro GBCk zaleen aurrean denboraldiko aurreneko garaipena lortzeko abagunea izango du, Unicajaren aurka. Donostiako taldeak aurreko jardunaldian bolada txarrari amaiera jarri zion, eta moral handiarekin helduko dira igandeko neurketara.
Taldeak argi utzi zuen lehiakorra izan daitekela, eta Unicajaren aurka bere benetako indarrak neurtzeko aukera aparta izango du. Gainera, Jermaine Taylor azkeneko fitxaketa jokatzeko prest dago, eta Kuksiks letoniarra ere pixkanaka gehiagora doala dirudi. Woodsek eta Korolevek ere pisu handiagoa hartu behar dute taldean.
Hala ere, Sito Alonsok barne jokoa hobetu behar dutela azaldu du. Taldeko jokalari garaienek gehiago eman behar dute, kanpoko jokoan min egin dezaketela erakutsi baitute.
Unicajak Euroligako neurketa jokatu du, eta jokalariak nekatuago helduko dira Ilunbera. Hala ere Malagako taldeak garaipen garrantzitsua lortu du Europako Txapelketan, eta moral handiarekin jokatuko du Endesa Ligako norgehiagoka.