Baskonia
Euroliga
Nocionik taldeak 'maila ematea' espero du Cedevitaren aurka
Erredakzioa
Argentinarrak argi utzi du Top 16ra sailkatzeko Baskoniak Endesa Ligako azkeneko bi neurketak baino sendoago jokatu beharko dutela.
-
Nocioni. Argazkia: EFE
Andres Nocionik Caja Laboralek jokalariak ostiralean "maila ematea" espero duela onartu du, Cedevitaren aurka. Arabako taldeak Euroligako Top16rako sailkatzea lortzeko garaipena bai ala bai eskuratu beharko du.
Argentinarrak Kroaziako taldea gainditzeko taldeak "maila eman" eta "modu onenean" jokatu beharko duela azpimarratu du. Nocionik porrotarekin Europatik at gelditzeko arriskua ere gogoratu du.
‘Txapu’k Lagun Aroren eta UCAM Murtziaren aurka Baskoniak ez zuela ondo jokatu ere onartu du. Gainera, jokoa ez badute aldatzen Caja Laboralek ez duela sailkatzeko aukerarik izango azaldu du.