Itxi

Baskonia

Fitxaketa

Baskoniak Mamadi Diakite fitxatu du

EITB MEDIA

Jokalari ginearrak datozen bi denboraldietarako kontratua sinatu du, talde arabarrak astelehen honetan iragarri duenaren arabera.

  • Mamadi Diakite, Baskoniako jokalaria

    Mamadi Diakite, Baskoniako jokalaria

Baskoniak Mamadi Diakite fitxatu du datozen bi ikasturteetarako, Arabako taldeak astelehen honetan iragarri duenaren arabera.

Gineako jokalaria (2,06 metro luze) G-Leagueko Valley Suns taldetik dator Gasteizera, azken sasoian han jokatu ostean: batez beste, 13.6 puntu eta 8.4 errebote lortu ditu, 2.2 asistentzia egiteaz gain. Halaber, 19.9 balorazio-puntu eskuratu ditu.

Diakitek NCAAn ekin zion bere ibilbideari, Virginia Cavarliers taldearekin, eta NBAn debuta egin zuen, Miwaukee Bucksen. 2020-21 denboraldian, eraztuna irabazi zuen han. Azken urteak NBAko eta G-Leagueko frankizietan aritu da.