Baskonia
Baskoniaren partidua
Baskoniak Euroligako lehenengo garaipena bilatuko du ostegunean, Belgraden, Izar Gorriaren aurka
EITB
Paolo Galbiatik hainbat baja dauzka taldean, Forrest eta Howard, adibidez. Gainera, Samanic taldetik joan da. Hala ere, Baskoniak Kurucs berreskuratu du eta Simmonsek debuta egin ahalko du.
-
Baskonia, IRUDIA: EFE
Baskoniak 2025-2026 denboraldiko Euroligan lehenengo garaipena bilatuko du ostegunean, Belgraden, Izar Gorriaren aurka. 21:00etan hasiko den partida honetarako Paolo Galbiatik hainbat baja dauzka taldean, Trent Forrest edo Markus Howard adibidez, eta gainera Luka Samanic taldetik joan da. Hala ere, Baskoniak Rodions Kurucs berreskuratu du eta Kobi Simmonsek debuta egin ahalko du.
Euskal taldeak une honetan sasoi onenetako batean dagoen talde baten aurka jokatu beharko du. Entrenatzaile aldaketaren ondoren, Sasa Obradovic heldu da, eta irabazi baino ez dabil egiten. Europan jokatu dituen azkeneko 3 partidak irabazi egin ditu, Real Madril, Zalgiris eta Fenerbahceren aurka, eta horrela sailkapenaren erdialdean jarri da.
Izar Gorriak Joel Bolomboy, Isaiah Canaan, Tyson Carter, Ognjen Dobric, Devonte Grahamy eta Jasiel Rivero jokalarien bajak ziurtatuta ditu. Beste alde batetik, Ebuka Izundurena oraindik zalantzan du. Hala ere, taldearen sakontasunak partida guztiei berme osoz aurre egitera eramaten du, Codi Miller-Mclntyre eta Chima Moneke Baskonian iragana duten jokalariekin eta Semi Ojeleye, Donatas Montiejunas eta Jordan Nworaren fitxaketekin.
Fisikoa eta erreboteen kudeaketan oso garrantzitsuak izan daitezke. Partida honetan, Baskoniak sendo defendatu beharko du, eta aurkarien saskiratze errazak saihestu. Baloi gehien galtzen dituzten bi taldeak daude aurrez aurre; beraz, alderdi hori kontrolatzen duen taldea garaipenera hurbilduko da. Garaipenak Baskoniari lasaitasun handia emanen lioke, izan ere, euskal taldea da garaipenik ez daukan bakarra.

