Itxi

Baskonia

3.001 euro

Baskoniako zale bati isuna jarri diote polizia bat iraintzeagatik

Erredakzioa

Biolentziaren Aurkako Batzordeak erabaki du Caja Laboraleko zale honi isuna jartzea Bilbao Basketen aurkako derbian "polizia bat iraindu" zuelako.

  • Buesa Arena

    Abenduaren 16an Caja Laboral-Bilbao Basket derbia jokatu zen Buesa Arena pabilioia. Argazkia: EFE

Biolentziaren Aurkako Batzordeak 3.001 euroko isuna jarri dio Caja Laboral Baskoniako zale bati, Bilbao Basketen aurakako partidan polizia bati jotzeko keinua egiteagatik eta iraintzeagatik. Abenduaren 16an jokatu zen Endesa Ligako partida hau Fernando Buesa Arenan.

 

Isun ekonomikoaz gain, sei hilabetez kirol-barrutietara sartzeko debekuarekin zigortu dute zale hau.  Biolentziaren Aurkako Batzordeak honela azaltzen ditu gertakariak: "Pabilioi barruan funtzionario bati bandera baten makilarekin jotzeko keinua egin zuen. Ondoren, identifikatua izan zen, eta jotzeko keinua egin zion funtzionarioa iraindu zuen".