Baskonia
Igandean, 12:00etan
Baskonia-CAI Zaragoza, Kopa zaporea duen partida
Erredakzioa
Zan Tabaken mutilek Aragoiko taldearen aurka hasiko dute Endesa Ligako bigarren itzulia. Kopako fina-laurdenetan ere, nor baino nor gehiago arituko dira.
-
Caja Laboral. Argazkia: EFE
Caja Laboralek CAI Zaragoza hartuko du (igandean, 12:00etan, zuzenean eitb.com-en), Endesa Ligako bigarren itzuliko aurreneko norgehiagokan. Zan Tabaken mutilak eta Aragoiko taldea, Errege Kopan final-laurdenetan ere nor baino nor gehiago arituko dira, otsailaren 7an.
Arabako taldeak garaipen garrantzitsua eskuratu du Fenerbahceren aurka, Euroligan, baina atsedena hartzeko 24 ordu baino gutxiago izango dituzte soilik. Hala ere, CAI gaindituta, Baskoniak 2008-2009 denboraldian lortutako marka ikusgarria (17 garaipen jarraian) berdintzea lortuko luke.
Tabaken taldeak zazpigarren garaipena jarraian lortu du Euroligan, Turkiako taldearen aurka, eta Endesa Ligan bederatzi neurketa daramatza porrota ezagutu gabe. Hala ere, Euroliga jokatu ondoren, etxean intentsitatea eta kontzentrazioa mantentzeko gai diren edo ez ikusi beharko da.
Buesa Arenan garaipena lortuko balu, Zan Tabakek ACBn debuta egin duen entrenatzaile baten markarik onena (9 garaipen jarraian) hautsiko luke.