Itxi

Baskonia

79-75, Buesa Arenan

Caja Laboralek oso sendo jarraitzen du Endesa Ligan

Erredakzioa

Zan Tabaken mutilek garaipen garrantzitsua lortu dute Valentzia Bakseten aurka. David Jelinekek debuta egin du Baskoniarekin.

  • Baskonia. Argazkia: EFE

    Baskonia. Argazkia: EFE

Baskoniak garaipen ederra lortu du Valentzia Basketen aurka (79-75), Gasteizko Buesa Arenan. Errege Koparako konfiantza emango die garaipenak, Endesa Ligako bigarren postuan sendo jarraituko duelako. David Jelinekek debuta egin du.

Caja Laboralek defentsan sufritu egin du aurreneko laurdenean, eta Valentzia basketek aurrea hartu du markagailuan (19-20). Arabako taldeak akats handiak egin ditu erasoan, eta Perasovicen mutilek sendo jokatu dute.

Bigarren laurdenean Zan Tabaken mutilek erasoan gehiago sakatu dute, eta Jelinekek debuta egin du. Baskoniak abantaila polita eskuratu du (34-28), baina Valentziako taldeak partidan sartuta jarraitu du. Lehenengo zatia 40-36koarekin bukatu da, Buesa Arenan.

Atsedenaldiaren ostean Perasovicen taldeak neurketa berdindu du (44-44), baina Caja Laboralek 7-0eko partizal garrantzitsua lortu du (51-44). Valentziak defentsa gogortu egin du, baina Tablen mutilak markagailuan goitik mantendu dira (57-52).

Valentzia Basketek markagailua irauli du azkenengo laurdenean (57-61), eta Baskoniak erasoan puntuak lortzeko sufritu egin du. Hala ere, Arabako taldeak 11-0eko partziala eskuratu du (68-61), eta neurketa ia erabakita utzi du. Valentziako taldea markagailua iraultzen saiatu da, baina Tabaken gizonek jaurtiketa libre erabakigarriak saskiratu dituzte (79-75).

Fitxa teknikoa:

79 - Caja Laboral (19+21+17+22): Heurtel, Causeur (16), Nocioni (20), M. Bjelica (8), Lampe (15)-hasierako bostekoa-, Cabezas (3), Cook, Pleiss (10), San Emeterio (2), N. Bjelica (3), Jelinek (2).

75 - Valentzia Basket (20+16+16+23): San Miguel (5), Martinez (10), Doellman (11), Dubljevic (13), Pietrus-hasierako bostekoa-, Ribas (12), Faverani, Lishchuk (15), Kelati (9).