Baskonia
Euroliga
Olinpiakosen kantxan garaipena berriro dastatu nahi du Baskoniak
Erredakzioa
Bolada txarrari amaiera eman nahi diote arabarrek. Top 16a lau garaipenekin hasi ostean, Tabaken jokalariek Bartzelonaren, Khimkiren eta Montepaschiren aurka galdu dute.
Caja Laboralek Olinpiakosen kantxa bisitatuko du ostiral honetan, Euroligako Top 16aren bigarren itzuliko aurreneko jardunaldian. Gasteiztarrek bolada txarra eten nahi dute; izan ere, azken hiru partidak galdu dituzte.
Top 16a lau garaipenekin hasi eta gero, Zan Tabaken jokalariek Bartzelona Regalen, Khimkiren eta Montepaschi Sienaren aurka galdu dute. Final-laurdenetarako sailkapena lortzeko borrokan Olympiacos aurkari zuzena dute arabarrek.
Bi taldeek lau garaipen erdietsi dituzte aurreneko zazpi jardunaldietan. Hala ere, Gasteizen arabarrek greziarrak 82-74 mendean hartu zituzten, eta average baliotsua izan daiteke galdu ezkero.
Zalantzak
Caja Laboralek aste eskasa darama Errege Kopan, Euroligan eta Endesa Ligan kale egin eta gero. Horrela, zalantzak azaldu dira; izan ere, neurketetako une erabakigarrietan hanka-sartze larriak egin ditu taldeak.
Orain Europako txapeldunari bisita egin behar diote gasteiztarrek. David Jelinekek ez du jokatzerik izango, zuntz-haustura baitu.