Baskonia
Ostegunean, 20:45ean
Baskoniak Fenerbahçe nahitaez gainditu behar du, aukerei eusteko
Erredakzioa
Turkiako taldea sailkatzeko aukerarik gabe gelditu da, eta horregatik Zan Tabaken mutilek garaipena bai ala bai lortu behar dute, zaleen laguntzarekin.
-
Baskoniak sailkapeneko laugarren postua du helburu. Efe.
Caja Laboralek Fenerbahçeren aurka jokatuko du, Buesa Arenan (ostegunean 20:45ean) Euroligako Top 16ko norgehiagoka. Txapelketan bizirik jarraitzeko, Gasteizko taldeak garaipena eskuratu beharko du, bai ala bai.
Baskoniak laugarren postua erdietsiko du Fenerbahceri irabazteaz gain, Khimki taldea Makabiri Israelen gailenduz gero eta Montepaschik etxean Olympiakos menderatuz gero.
Turkiako taldea Euroligan aukerarik gabe gelditu da, jokatu dituen zortzi neurketetatik soilik bi irabazi baititu. Gainera, etxetik kanpora partida guztiak galdu ditu, Top 16an.
Bojan Bogdanovic Fenerbahceko izar nagusia lesionatuta dago, eta Istanbuleko taldeak ezohikoak diren jokalariak erabili beharko ditu.
Baskoniak, berriz, jokalari guztiak jokatzeko prest ditu. Maciej Lampek gastroenteritisa gainditu du, eta David Jelinekek Euroligan debuta egiteko abagunea izan dezake.