Baskonia
Final-laurdenak
Baskoniak garaipena nahi du Moskun
Erredakzioa
Aurreneko bi partidak CSKAren kontra Moskun jokatuko dira, asteazken eta ostiral honetan. Baskoniak garaipen bat eskuratzea du helburu, eta, hurrengo astean, Buesa Arenan, hurrengo biak.
-
Caja Laboral Baskonia (artxiboko irudia). Argazkia: EFE
gaurhasiko da Caja Laboral Baskoniak eta CSKA Moskuk jokatuko duten Euroligako final-laurdenetako kanporaketa.
Aurreneko bi partidak Moskun jokatuko dira, asteazken eta ostiral honetan. Baskoniak garaipen bat eskuratzea du helburu, eta, hurrengo astean Buesa Arenan, Lauko Finalerako txartela ziurtatzea.
Kanporaketa bost partidetan jokatuko da: lehenengo biak sailkapenean postu hobea duen taldearen etxean (Moskun). Hirugarrena eta laugarrena, aldiz, sailkapenean beherago dagoen taldearen etxean (Gasteizen). Bosgarren partida bat jokatzea beharrezkoa izanez gero, Moskura bidaiatuko luke berriro Tabaken taldeak.
Aurrean izarrez betetako taldea izango du Caja Laboralek. Lana izango du Lampek Krstic, Kaun edo Khryapa bezalako jokalari "erraldoien" aurrean.
eitb.com-ek eta ETB-1ek zuzenean eskainiko dute neurketa, asteazkenean 18:00etatik aurrera.