Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak ezin du gaur Moskun hutsik egin

Erredakzioa

Aurreneko partidan CSKA nagusitu zen, aise (89-78). Erakustaldia eskaini zuen Ettore Messinaren taldeak partidari buelta ematea ezinezkoa zuen Baskoniaren kontra.

  • El Baskonia necesita una reacción inmediata en Moscú

    El Baskonia necesita una reacción inmediata en Moscú

Caja Laboralek final-laurdenetako bigarren partida jokatuko du gaur, Moskun, CSKAren aurka (zuzenean, 18:00etatik aurrera eitb.com-en eta ETB-1en).

Aurreneko partidan CSKA nagusitu zen, aise (89-78). Erakustaldia eskaini zuen Ettore Messinaren taldeak partidari buelta ematea ezinezkoa zuen Baskoniaren kontra.

"Errespetu handiz jokatu zuten hainbat jokalarik, beraz lan handia egin beharko dut jarrera hori aldatzeko", esan zuen Zan Tabak gasteiztarren teknikariak, lehen partida bukatu zenean.

Taldeak:

CSKA Mosku: Teodosic, Kaun, Weems, Khryapa eta Krstic --ustezko boskotea-- Jackson, Micov, Papaloukas, Sokolov, Ponkrashov, Erceg eta Vorontsevich.

Caja Laboral: Cook, San Emeterio, Nocioni, N.Bjelica y Lampe --ustezko boskotea-- Heurtel, Causeur, Jelinek, M.Bjelica, Calbarro eta Pleiss.