Itxi

Baskonia

Caja Laboral-CSKA

Euroligan inork ez du lortu aurkako 2-0eko emaitza iraultzea

Erredakzioa

Caja Laboralek CSKAren aurka Moskun jokatutako bi partidak galdu ditu, eta txapelketan bizirik jarraitzeko garaipena lortu beharra dauka asteazken honetan Buesa Arenan.

  • CSKA-Caja Laboral. Argazkia: EFE

    CSKA-Caja Laboral. Argazkia: EFE

Caja Laboral Baskoniak asteazken honetan jokatuko du CSKA Moskvaren aurka Euroligako final-laurdenetako hirugarren partida. Errusian jokatutako lehen bi partidak CSKAk irabazi ditu, eta txapelketan bizirik jarraitzeko garaipena lortu beharra daukate arabarrek.

Euroligak txapelketako sistema aldatu zuen 2008-2009 denboraldian, eta final-laurdenetako kanporaketak hiru partidakoak izatetik, bostekoak izatera pasa ziren. Etxeko talde batek kanporaketari 2-0eko emaitzarekin ekin dionean, inor ez da emaitza hori iraultzeko gai izan Euroligako playoffetan.

Asteazkenean Buesa Arenan jokatuko du Baskoniak CSKAren aurka, eta helburua laugarren partida behartzeko beharrezkoa duten garaipena lortzea izango da.