Itxi

Baskonia

Agur Euroligari

Tabak: 'CSKAk epaileen laguntza izan du partida irabazteko'

Redacción

Ettore Messina errusiarren entrenatzaileak egindakoa adierazpenak ere kritikatu ditu Baskoniako entrenatzaileak. Messinak esan zuenez, neurketa "zezenketa izan zen, eta ez saskibaloi partida".

0:52

Zan Tabak Caja Laboraleko entrenatzaileak salaketa zuzena egin du CSKAren kontrako partidan izan ziren hiru epaileen kontra.

"CSKA talde historikoa da eta jokalari handiak dauzka, ez du epaileen laguntzarik behar partida bat irabazteko", esan du entrenatzaile kroaziarrak.

Ettore Messina errusiarren entrenatzailearen jarrera ere salatu du. Italiarrak esan zuenez, neurketa "zezenketa izan zen, eta ez saskibaloi partida".

"Errespetu falta da, ezin da aurkariaz horrelakorik esan. Ettore ezagutzen nuen, baina ez nekien horrelakoa zenik", azaldu du Baskoniako entrenatzaileak, Messinarekin haserre bizian.

Bestalde, Tabakek esan du "taldeaz eta egindako ahaleginaz arro" dagoela, taldeak aurpedia eman zuelako minutu askotan CSKAren aurrean.