Baskonia
Final-laurdenak
Laboral Kutxa, Kanaria Handiaren aurkako lehen garaipenaren bila
Erredakzioa
Susperraldia behar du Baskoniak, azken jardunaldietan joko eskasa eta geldoa eskaini baitu. eitb.com-ek eta ETBK-k zuzenean eskainiko dute partida, ostegunean 20:15etik aurrera.
-
Laboral Kutxa-Kanaria Handia, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Laboral Kutxak Herbalife Kanaria Handia hartuko du ostegun honetan, 20:15ean, titulurako final-laurdenetako aurreneko partidan.
Fase erregularreko bigarren postua aspaldian ziurtatu zuen Baskoniak, eta azken jardunaldietan joko eskasa eta geldoa eskaini du. Horregatik, aurkaria gainditu nahi badu, susperraldia beharko du Zan Tabaken taldeak.
Kanaria Handia ligako defentsarik onena da (71,06 puntuko batezbesteko), eta Baskonia bigarren erasorik onena (82,79 puntuko batezbesteko).
eitb.com-ek eta ETBK-k zuzenean eskainiko dute partida, ostegunean 20:15etik aurrera.