Itxi

Baskonia

Euroligako 3. jardunaldia

Lietuvos Rytas-Laboral Kutxa, Euroligan

Erredakzioa

Lietuvos Rytas eta Baskonia garaipen bakarrarekin heltzen dira hirugarren jardunaldira. Zuzenean ETBn eta eitb.com-en, 18:45ean.

1:01

Laboral Kutxa Euroligan aurreneko garaipena etxetik kanpo lortzen saiatuko da. Panathinaikosen kontra jipoia jaso ondoren Lietuvos Rytasen kontra neurtuko dituzte indarrak.

Partida asteazkenean jokatuko da, arratsaldeko 18:45an, eta Sergio Scariolok hainbat baja ditu oraindik, esaterako, Lamont Hamilton eta Thomas Kelati, biak Gasteizen geratu dira; Fernando San Emeterio kantabriarrak taldearekin bidaituko du, baina ez du jokatuko.

Egoera ikusita Baskoniak Milko Bjelica deitu du. Azken bi urteetan Gasteizen egondako jokalaria hilabete baterako fitxatu dute. Jokatzeko prest Rimantas Kaukenas egongo da aurreko asteburuan debuta egin eta gero; kasu berean Leo Mainoldi dago, biek ala biek Estudiantesen kontra jokatu zuten aurreko partida ofiziala eta Euroligarako prest dira.