Baskonia
Endesa Liga
Baskoniak etxetik kanpoko lehen garaipena lortu nahi du Sevillan
Erredakzioa
Thomas Kelati eta Fernando San Emeterio jokatzeko moduan izango dira aspaldiko partez, baina gasteiztarrek baja ugari izaten jarraitzen dute.
-
Nocioni da Scarioloren taldearen oinarria. Efe.
Laboral Kutxak lehen garaipena lortu nahi du etxetik kanpo aurtengo denboraldian eta helburu horrekin joan da Sevilla aldera. Gasteiztarrek Cajasol izango dute aurkari larunbatean (zuzenean, 20:15etatik aurrera).
Sergio Scarioloren mutilek animoz gainezka helduko diote partidari, asteazkenean Euroligan Lietuvos Rytasi irabazi ostean. Hala ere, baja ugari izaten jarraitzen dute, eta gauzak ez dituzte batere erraz izango.
Thomas Kelati eta Fernando San Emeterio jokatzeko moduan dira aspaldiko partez. Hala ere, partidak jokatu gabe egon izana nabarituko dute, eta ez dira % 100ean izango.
Lamont Hamiltonek, berriz, bajan jarraitzen du, eta Thomas Heurtelek eta Fabien Causeurrek ere ezin izango dute jokatu.
Heurtel Gasteizen geratu da izterrean hartutako kolpea zenbatekoa den jakiteko. Astelehenean egingo dizkiote probak. Causeur ere ez da Sevillana joan, azken orduetan gastroenteritisak jota ibili delako.