Itxi

Baskonia

Igandean

Baskoniak hirugarren garaipena nahi du

Erredakzioa

Andres Nocionik ezin izango du partida jokatu, bihurritua baitu ezkerreko belaunean. Lamont Hamilton, ordea, jokatzeko prest dago.

  • Laboral Kutxaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Imagen de archivo del Laboral Kutxa. Foto: EFE

Laboral Kutxak Unicaja hartuko du igande honetan Endesa Ligako seigarren jardunaldian. Lesioak izaten ari dira Sergio Scariolo arabarren entrenatzailearen buruhauste nagusia.

Andres Nocionik ezin izango du partida jokatu, bihurritua baitu ezkerreko belaunean. Lamont Hamilton, ordea, jokatzeko prest dago.

Fabien Causeur ere baja izango da. Giltzurrunetako anomalia antzeman diote aste honetan, eta oraingoz agur esan beharko dio saskibaloi profesionalari.

Baskoniak hirugarren garaipena eskuratu nahi du Malagako taldearen aurka. Taldeak Errege Koparako txartela lortzea du helburu.