Baskonia
Euroliga
16 onenen artean sartuko da Laboral Kutxa, Lietuvosi irabazita
Erredakzioa
Gasteiztarrak Europako talde onenen multzoan izango dira lituaniarrei gailendu eta Izar Gorriak Panathinaikosen etxean galduz gero. Neurketa, gaur, 20:30ean, Buesna Arenan.
Laboral Kutxa Lietuvos Rytas hartuko du gaur (zuzenean, 20:30ean), Euroligako 16 talde onenen artean sartzeko helburuarekin.
Lietuvos Rytasek garaipen bakarra lortu du azken zazpi jardunaldietan. Scarioloren mutilak joaneko partidan gailendu ziren, erraz, 64-85. Lituaniarrek, gainera, ez dute ezer ere jokoan.
Partidari begira, Fabien Causeurrek eta Andres Nocionik bajan jarraitzen dute: Causerrek arazoak ditu giltzurrunean eta Nocionik, berriz, orkatila bihurrituta dauka.
Rimantas Kaukenas ere ez da egongo, ostiralean taldea utzi baitzuen hilabeteko kontratua bukatu ostean.
Hangak debuta egin dezake
Euroligako partida batean lehen aldiz, Adam Hanga jokatzeko moduan izango da eta baliteke Sergio Scariolok debuta egiteko aukera ematea. Hanga lesionatuta izan da Baskoniara iritsi zenetik.
Lietuvosi irabazi ez eta aste honetan 16 onenen artean sailkatzea lortuko ez balu, gasteiztarrek beste bi aukera izango dituzte sailkapena lortzeko, Izar Gorriak eta Lokomotiv Kubanek Buesa Arenatik pasa behar baitute Euroligako lehen fasea amaitu aurretik.