Baskonia
12. jardunaldia
Laboral Kutxak ezin izan du Iberostar Tenerife gainditu (83-95)
Erredakzioa
Lo visitantes supieron cómo jugar en todo momento a un Baskonia cada vez más irreconocible y que ha entrado en barrena con cuatro derrotas consecutivas en la Liga.
-
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Laboral Kutxak ezin izan du Iberostar Tenerife taldea gainditu, eta porrota, laugarrena jarraian, jaso du Buesa Arenan Ligako 12. jardunaldian. Kanpoko taldeak Baskonia baino hobeto jokatu du, eta merezitako puntuak eskuratu ditu. Are gehiago zaildu zaio Scariolok zuzentzen duen taldeari Koparako txartela lortzeko helburua.
Ricardo Uriz (26 puntu) eta Saul Blanco (24) izan dira Tenerifeko jokalari onenak. Joko-antolatzaileak Heurtel eta Hodge suntsitu ditu, eta Blanco defentsaren amesgaiztoa izan da.
Baskonia sailkapen nagusiko hamabigarren postuan dago, bost garaipenekin. Igandean, Rio Natura Monbusen aurka neurtuko ditu taldeak indarrak.
Fitxa teknikoa:
83. Laboral Kutxa (19+16+24+24): Heurtel (9), Causeur (6), San Emeterio (11), Nocioni (16) eta Bjelica (17) -hasierako boskotea- Hodge (6), Mainoldi (0), Hanga (2), Hamilton (14), Diop (0), Jelinek (2) eta Van Oostrum (0).
95 Iberostar Tenerife (25+20+25+25): Uriz (26), Blanco (24), Rost (0), Fajardo (2) eta Sikma (13) -hasierako boskotea- Sekulic (16), Richotti (10), Chagoyen (4), Heras (0) eta Rodriguez (0).