Itxi

Baskonia

Euroliga

Laboral Kutxa Unicajari gailendu nahi zaio Top 16aren estreinakoan

Erredakzioa

Andaluziarrek eta arabarrek ondo hasi nahi dute Euroligako bigarren fasea, Endesa Ligan dituzten arazoak alde batera uzteko.

  • Sergio Scariolo Unicaja talde ohiaren etxera bueltatuko da. Efe.

    Sergio Scariolo Unicaja talde ohiaren etxera bueltatuko da. Efe.

Laboral Kutxak Unicajari bisita eginez emango dio hasiera 2014. urteari eta Euroligako Top 16ari. Gasteiztarrek Martin Carpena kantxan jokatuko dute, Sergio Scariolo entrenatzailearen talde ohiaren aurka (zuzenean, 19:00etatik aurrera).

Bi taldeek Euroligako bigarren fasea bide onetik hasteko itxaropena dute; batez ere, Endesa Ligan dituzten arazoak kontuan izanda.

Unicajak Fuenlabradari irabazita eten zuen Ligako bolada txarrari, ordura arteko hiru partidak galdu ostean. Baskoniak gauza bera egin zuen Rio Natura Monbus taldearen aurka, eta aukerak dituzte oraindik Errege Koparako sailkapena lortzeko.

Euroligako Top 16a zerotik hasiko dute andaluziarrek eta arabarrek, eta biek helburu berarekin: lehen lauren artean sailkatu eta final-laurdenetan lehiatzea, Milaneko Lauko Finalera iritsi aurretik.

Osteguneko partidari begira, gasteiztarrek Tibor Pleiss jokatzeko moduan egotea espero dute, azken bi partidetan ezin izan baitu jokatu ezkerreko orkatila bihurtuta duelako. Giuseppe Poeta fitxaketa berriak ere debuta egin dezake.