Itxi

Baskonia

Top 16 Euroliga

Baskonia, Anadolu Efesen aurka final-laurdenetara hurbildu nahian

Erredakzioa

Laboral Kutxak Euroligako Top 16ko bosgarren jardunaldia jokatuko du, Anadolu Efesi irabazteko eta final-laurdenetara igarotzeko aukerak mantentzeko asmoz.

  • Sergio Scarolo. Argazkia: EFE.

    Sergio Scarolo. Argazkia: EFE.

Laboral Kutxak Anadolu Efes izango du aurkari Top 16ko bosgarren jardunaldian, final-laurdenetara sailkatzeko bidean. Biek neurketa bakarra irabazi dute, eta galtzaileari oso zaila egingo zaio hurrengo fasera igarotzea.

Gasteizko taldeak azken astean jokatutako bi norgehiagokak galdu ditu, Olympiakosen aurka Euroligan eta Fuenlabradaren kontra Endesa Ligan. Top 16an ez du lehenengo fase ona egin: Unicajari irabazi zion lehenengo jardunaldian, baina gainontzeko taldeen aurka galdu du, hau da, Panathinaikosen, Armani Milanen eta Olympiakosen aurka.

Fernando San Emeterio eta Adam Hanga jokatzeko moduan egongo dira, beraz, Sergio Scariolok talde guztia izango du prest. Anadolu Efesen Milko Bjelica eta Zoran Planinic egongo dira, Baskonian aritutako jolakariak. Turkiako taldeak, aldiz, ezin izango du Semih Erdinekin eta Scotty Hopsonekin jokatu, lesionatuta daudelako.