Baskonia
100-71, Buesa Arenan
Laboral Kutxak FIATC Joventut taldea jipoitu du
Erredakzioa
Baskonia irabaztera atera da partida hasi bezain pronto eta aise lortu dute helburua. Lamar Odom, minduta, ez da taldekideekin egon.
-
Baskoniaren partida bikaina. Argazkia: EFE
Laboral Kutxa Baskoniak aste polita itxi du gaur. Euroligan, Grezian, Panathinaikosen kontra ezusteko garaipena eskuratu zuten ostiralean eta Endesa Ligan uste baino errazago gainditu zuten FIATC Joventut taldea (100-71).
Lehen laurdenean erdi erabakita utzi zuen neurketa Baskoniak (24-15), atsedenaldirako aldea 18 puntukoa zen (50-32). Bigarren zatian abantaila mantentzea besterik ez zuten egin gasteiztarrek denboraldiko hamaikagarrena garaipena erdiesteko.
Hurrengo neurketa Euroligan jokatuko dute, ostegunean, Buesa Arenan, Milango Armaniren kontra.
Fitxa Teknikoa:
100 - Laboral Kutxa (24+28+16+32): Heurtel (9), Jelinek (4), San Emeterio (13), Mainoldi (10), Pleiss (16) -hasierako bostekoa-, Poeta (6), Hanga (9), Nocioni (10), Causeur (16), Diop (2), Van Oostrum (5).
71 - FIATC Joventut (15+17+16+23): Cochran (2), Ventura (5) Kirksay (3), Savane (12), Shurna (13) -hasierako bostekoa-, Joseph (8), Vives (1), Miralles (6), Barrera (4), Llovet (17).