Baskonia
Euroliga Top 16
Olympiakos, Laboral Kutxaren garrantzirik gabeko aurkaria
Erredakzioa
Beste lau partida jokatu beharko ditu Baskoniak Euroligan, sailkatzeko aukerarik gabe, ostiralean 20:30etan hasita.
-
Olympiacos - Baskonia / EFE.
Laboral Kutxak Olympiakosen kantxan jokatuko du, Euroligako Top 16an, sailkatzeko aukerarik gabe. Baskonia, Endesa Ligako Cajasolen aurkako neurketari begira, garrantzirik gabeko partida jokatuko du, ostiralean 20:30etan. Zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.com-ek.
Baskoniak Top 16ko hamar partidetatik zortzi galdu ditu, eta hurrengoa azken txapeldunaren aurka izango da. Bi garaipenekin bakarrik, Baskoniak ez du sailkatzeko aukerarik. Gasteizkoek jokoa hobetu nahi dute, aurkari zail baten kontra, Endesa Ligarako hobeto prestatzeko asmoz.
Lamont Hamiltonek ez du jokatuko, lesionatuta dagoelako, ezta Lamar Odomek ere, taldetik kanpo jadanik. Tibor Pleiss izango da, beste behin, kanpoko taldearen jokoaren bizkarrezurra.
Greziarren artean, Vassilis Spanoulis taldera itzul daiteke. Olympiacosen izarrak azken hiru partidak galdu ditu, eta porrotak izan dira. Giorgios Printezis ere ez da momenturik onenean egongo.