Itxi

Baskonia

Igandean, 19:00etan

Bosgarren izateko aukerei eutsi nahi die Baskoniak Bartzelonan

Erredakzioa

Liga amaitzeko bost partida falta direnean, gasteiztarrak seigarren dira, eta aurretik Herbalife Kanaria Handia dute, garaipen bat gehiagorekin.

  • Heurtel eta Dorsey, Baskoniaren eta Bartzelonaren arteko partida batean. Efe.

    Heurtel eta Dorsey, Baskoniaren eta Bartzelonaren arteko partida batean. Efe.

Laboral Kutxak Bartzelonari egingo dio bisita igandean, partida irabazi eta bosgarren izateko aukera urriei eusteko helburuarekin.

Endesa Ligako fase erregularra amaitzeko bost neurketa falta direnean, gasteiztarrak seigarren dira. Aurretik Herbalife Kanaria Handia dute, garaipen bat gehiagorekin, eta jasotako eta egindako puntuen diferentzia alde dutela.

Palaun galtzaile ateraz gero, Baskoniak sailkapenean aurrera egiteko aukerei agur esango lieke, eta seigarren edo zazpigarren tokia baino ez litzaioke geldituko borrokatzeko.

Sergio Scariolok Fabien Caseurren baja du. Jokalariak 10 egun eman beharko ditu jokatu gabe, eskuineko zangoan duen zuntz hausturagatik.

Kataluniarrek eta arabarrek bosgarrenez neurtuko dituzte indarrak aurten. Orain arte, bina garaipen lortu dituzte.