Baskonia
Larunbatean, 20:45ean
Baskoniak Barçaren aurka emango dio hasiera Endesa Ligari
Erredakzioa
Palauko neurketan Superkopan eskainitako irudi kaskarra hobetzea izango dute helburu Marco Crespiren jokalariek.
Laboral Kutxak Bartzelonaren aurka emango dio hasiera 2014-2015 Endesa Ligari (larunbatean, Palaun 20:45etik aurrera). Gasteiztarrek Superkopan eskainitako irudi kaskarra hobetzea dute helburu.
Superkopako finalerdietan jipoia eman zion Barçak Baskoniari (65-95). Hasietatik izan zen nagusi talde katalana. Orain arte ikusitako arabera, jokalariek ez dute Marco Crespiren eskemak ondo barneratu. Teknikari italiarrak ez du denbora nahiko izan.
Tornike Shengeliak lesionatuta jarraitzen du, eta Lamont Hamilton ere baja izango da. Fabien Causeur, ordea, norgehiagoka jokatzeko prest dago.
ETB-1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute larunbat honetan Palauko partida (20:45etik aurrera).