Baskonia
Gaur, 20:30ean
Baskoniak Neptunas Klaipeda hartuko du Euroligako lehen partidan
Erredakzioa
Denboraldi honetan jokatutako hiru partida ofizialetan porrota jaso du Baskoniak, eta, hori dela eta, neurketa irabazi nahi dute eta garaipena zaleei eskaini.
Laboral Kutxak gaur emango dio hasiera aurtengo Euroligari. Aurreneko partidan, Lituaniako Neptunas Klaipeda hartuko dute gasteiztarrek Buesa Arenan.
Denboraldi honetan jokatutako hiru partida ofizialetan porrota jaso du Baskoniak, eta, hori dela eta, neurketa irabazi nahi dute eta garaipena zaleei eskaini.
Lehen fase honetan oso garrantzitsua da etxean sendo aritzea. Hori horrela, Marco Crespiren taldeak ezin du kale egin. Jokalari guztiak prest ditu teknikari italiarrak, eta Lamont Hamilton da zalantzan dagoen bakarra.
ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute partida, asteazkenean, 20:30etik aurrera.