Baskonia
Euroligako 3. jardunaldia
Laboral Kutxak Galatasaray irregularra hartuko du gaur
Erredakzioa
Talde turkiarrak partida bat irabazi eta beste bat galdu du orain arte, gasteiztarrek bezala. Norgehiagoka zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
Laboral Kutxak Galatasaray hartuko du ostiralean, Buesa Arenan, Euroligako hirugarren jardunaldian. Baliteke Sasha Vujacic fitxaketa berriak arabarrekin debuta egitea.
Esloveniarrak hiru entrenamendu egin ditu bakarrik Laboral Kutxarekin; denbora gutxi, taldekideak eta Marco Crespiren sistema ondo ezagutzeko.
Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 20:30etik aurrera.
Vujacicek Orlando Johnsonen lekua hartuko du, estatubatuarrak ez baititu aurreikuspenak bete. Ryan Gomes ere ez da egongo; kontratua astelehenean eten zioten, taldearen beharrizanei erantzun ez dielako.
Galatasaray: garaipen eta porrot bat
Baskoniak Galatasaray irregularra izango du aurrean. Turkiarrek, arabarrek bezala, garaipen bat eta porrot bat lortu dituzte orain arte.
Galatasaray ez dago unerik onenean. Arazo ekonomikoak dituzte, eta, ondorioz, Nolan Smithek taldea utzi du, ez baitzioten ziurtatzen soldata kobratuko zuenik.