Baskonia
Kanaria Handiaren aurka
Hirugarrena jarraian, helburu
Erredakzioa
Marco Crespiren taldea egindako liga hasiera kaskarra atzean uzten ari da. Baskoniak ez zuen garaipenik lortu aurreneko hiru partidetan, baina ondoren Bilbao Basket eta Manresa gainditu zituen.
-
Crespiren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Laboral Kutxak Herbalife Kanaria Handiarean aurka neurtuko ditu indarrak igande honetan (13:00), Endesa Ligako seigarren jardunaldiko neurketan. Gasteiztarrek hirugarren garaipena jarraian erdiestea dute helburu.
Marco Crespiren taldea egindako liga hasiera kaskarra atzean uzten ari da. Baskoniak ez zuen garaipenik lortu aurreneko hiru partidetan, baina ondoren Bilbao Basket eta Manresa gainditu zituen.
Ostiralean ezin izan zuen Valentziari irabazi 79-69, Euroligako laugarren jardunaldiko norgehiagokan. Ondo jokatu zuten baskoniarrek lehen laurdenean, baina hortik aurrera etxeko taldea nagusitu zen.
Heldu berria den Sasha Vujacic izaten ari da Baskoniako gakoetako bat. Manresan 21 puntu egin zituen, eta erasoan bikain aritu da orain arte.