Itxi

Baskonia

Denboraldi amaiera arte

Mike James estatubatuarrak Baskonian jokatuko du

Erredakzioa

Joko-antolatzailea Greziako Kolossos Rhodes taldetik helduko da Gasteizera.

  • Laboral Kutxa, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Laboral Kutxa, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Michael Perry James joko-antolatzaile estatubatuarrak Laboral Kutxan jokatuko du denboraldia bukatu arte. James Portlanden jaio zen, 1990. urteko abuztuaren 18an, eta Baskoniara Greziako Kolossos Rhodes taldetik helduko da. Bera izan da, une honetara arte, Greziako Ligako saskiratzaile nagusia, batezbesteko 21 puntu lortuta.

Easter Arizonan hasi zuen bere ibilbidea, eta Lamar Unibertsitatean hazi zen, NCAA jokatuta. 2012ko abuztuan KK Zagrebekin fitxatu zuen, ondoren Israelgo Hapoel Kazrinen jokatu zuen, eta hortik Italiako Paffoni Omegnara joan zen.

Mike James asteazken honetan helduko da Gasteizera, eta bertan azterketa medikoa gainditu beharko du.

itu beharko du.