Baskonia
Izar Gorriaren aurka
Baskoniak multzoko bigarren postua eskuratu nahi du Euroligan
ERREDAKZIOA
Postu hori lortuz lortuz gero, Laboral Kutxak Top 16a errazago izango luke, teorian aurkari errazago baten kontra aritzea tokatuko baitzaio. Beraz, garaipenaren bila dihoaz sutsu.
Ostiral honetan, Laboral Kutxak Euroligako fase erregularreko azken partida jokatuko du. Arabarrek Belgradeko Izar Gorriaren aurka neurtu beharko dituzte indarrak, irabazten duenak lehiaketako bigarren postua eskuratuko baitu.
Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 19:00etatik aurrera.
Top 16a errazago izango luke Laboral Kutxak, bigarren postua lortuz gero. Teorian aurkari abegitsuagoen kontra aritzea tokatuko baitzaio. Gainera, garaipen bat lortzeak asko lagunduko lioke Navarroren taldeari, lehiaketa kontinentaleko bigarren faseari animikoki indartsuago heldu ahal izateko.
Neurketa Belgradeko Pionir pabiloi ahaltsuan jokatu dute, eta berritasun gisa, ateak itxitako partida izango da. Izan ere, azaroaren 21ean Istanbulek eta Galatasarayk elkarren aurka jokatu zutenean, sekulako istiluak egon ziren, eta tamalez, zale serbiar baten heriotza ekarri zuen.
Ibon Navarroren mutilek ohiko estresa alde batera utzi, eta disfrutatzera aterako dira. Lasaitu ederra hartu baitute, aurton ere Europako 16 talderik onenen artean egoteagatik.
Euroligako lehen txandan jasatako estualdia beraz, albo batera utzi eta Izar Gorriak joanekoan eman zion zartakoaren (66-86) mendekua hartu nahi dute Laboral Kutxakoek. Gogoratzen baldin baduzue, hain justu, porrot hura izen zen Marco Crespiren kelaratzearen txartela.
Lamont Hamiltonek min hartuta jarraitzen du, eta seguruenik, talde gasteiztarrarekin Thomas Heurtelek jokatuko duen azken partida izango da ostiral honetakoa. Andolu Efesera joango da eurekin Top 16a jokatzeko.
Doron Perkins jada ez dugu Baskonian ikusiko, Mike Jamesek ordezkatu baitu. Azken honek lanena jarraitu beharko du Ibon Navarroren jokoan erabat murgiltzeko.