Baskonia
Euroliga (Top 16a)
Ibon Navarro baikor da Olinpiacosen aurkako partidari begira
Erredakzioa
Baskoniarrek Grezian jokatuko dute, ostiral honetan, Euroligako Top 16ko laugarren jardunaldian (20:30etik aurrera).
Laboral Kutxak Olinpiacosen aurka jokatuko du Euroligako Top 16ko laugarren jardunaldian (ostiralean zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en, 20:30ean), eta Ibon Navarro gasteiztarren entrenatzaileak neurketari buruz hitz egin du.
"Talde handia da baloia nola mugitu eta kantxan non kokatu badakielako", adierazi du Navarrok. Teknikaria, dena den, baikor agertu da eta garaipena lortzea espero du.
"Egiten ditugun gauzak ondo egin behar ditugu, eta ez diogu taktikari hainbesteko garrantziarik eman behar", esan du. Vassilis Spanoulis ez da, Navarroren ustez, Greziako taldeak duen jokalari erabakigarriena, eta Printezisen eta Lojeskiren jokoa ere azpimarratu du.