Itxi

Baskonia

Bruixa d'Or Manresaren aurka

Etxetik kanpoko bolada txarrari amaiera emateko partida egokia

Erredakzioa

Ibon Navarrorena da denboraldi honetan etxetik kanpo liga garaipenik eskuratu ez duen talde bakarra.

  • Ibon Navarro, Baskoniako entrenatzailea. Argazkia: EFE

    Ibon Navarro, Baskoniako entrenatzailea. Argazkia: EFE

Laboral Kutxak Bruixa d'Or Manresari egingo dio bisita igande honetan (19:00), eta gasteiztarren helburua etxetik kanpoko bere aurreneko garaipena eskuratzea izango da.

Baskoniak 2014ko maiatzaren 18an lortu zuen Buesa Arenatik kanpoko bere azken liga garaipena, CAI Zaragozaren kontra (75-88).

Ibon Navarrorena da denboraldi honetan etxetik kanpo garaipenik eskuratu ez duen talde bakarra. Gasteiztik urrun jokatutako bederatziak galdu ditu. Etxean porrot bakarra jaso dute arabarrek, baina kanpoan talde ahultzat aritu dira orain arte.

Manresako neurketa bolada txar horri egoera emateko aproposa omen da. Kataluniako taldea sailkapen nagusiko 16. postuan dago, 5 garaipenekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia