Baskonia
Endesa Liga
Agur etxetik kanpoko bolada txarrari (64-71)
Erredakzioa
Laboral Kutxa Baskonia Manresari gailendu zaio Katalunia aldean, eta Liga denboraldiko lehen garaipena lortu du Buesa Arenatik urruti.
-
Mike James, Baskoniako jokalaria. Efe.
Igande honetan Manresan lortutako garaipena arte, ia zortzi hilabete eman ditu Laboral Kutxa Baskoniak Gasteiztik kanpo irabazi gabe. Ligako azken garaipena iazko maiatzaren 18an lortu zuten arabarrek.
Baskoniak ez du partida ona egin, ezta gutxiagorik ere, baina gogoa eta beharra nahikoa izan zaizkie desiratutako garaipena lortzeko.
Lehen laurdena puntu bat aurretik amaitu dute gasteiztarrek, 10-11, eta atsedenaldirako alde hori handitzeko gai izan dira (28-34). Mikel James eta Caseur izan dira arabarren nagusitasunaren oinarria.
Azken 10 minutuak 12 puntuko aldearekin hasi du Laboral Kutxak. (40-52). Manresak erritmoa igo du eta amaierarako 5 minuturen faltan 52 eta 56 hurbildu dira. Garaipena arriskuan egon da, baina Laboral Kutxak ondo eutsi die aurkariei eta 64-71 gailendu dira azkenean.
Errege Kopako geldialdiaren ostean, arabarrek Bilbao Basketen aurkako derbia jokatu beharko dute.
Fitxa teknikoa
64 - La Bruixa d'Or Manresa (10+18+12+24): White (4), Grimau (9), Garcia (-), Sakic (19), Fotu (13) -hasierako bostekoa-, Hernandez (9), Rizvic (3), Grigonis (3), Dewar (4), Ortega (-) eta Poeta (-).
71 - Laboral Kutxa Baskonia (11+23+18+19): Adams (4), Causeur (13), San Emeterio (8), Shengelia (1), Iverson (6) -hasierako bostekoa-, Tillie (13), James (22), Bertans (-), Hansbrough (-) eta Begic (4).
eta Begic (4).