Itxi

Baskonia

Fitxaketa

Baskoniak Darko Planinic pibota fitxatu du

Agentziak | Erredakzioa

24 urte eta 2,11ko altuera du. Kroaziarrak partidako 10,1 puntu sartu eta 3,6 errebote hartu zituen azken denboraldian Eurocupen, Buducnost taldearekin.

  • Darko Planinic. Argazkia: EiTB.

    Darko Planinic. Argazkia: EiTB.

Baskoniak Darko Planinic pibot kroaziarraren fitxaketa baieztatu du. 24 urte eta 2,11 altuera du Planinicek, eta bihar izango da Gasteizen, osasun-azterketa egin eta entrenamenduak taldekide berriekin hasteko.

Fitxaketa honekin, Laboral Kutxak barnealdeko jokoa indartzen du; izan ere, Adorah Anosike eta Ilimane Diop ere baditu.

Gainera, Baskoniak apustua egiten du etorkizun handiko jokalari baten alde; nola 2018ko ekainera arte izango den Gasteizko taldean, litekeena da joko-mailan aurrera nabarmen egitea.

Gaztea, baina esperientzia handikoa

Gaztea bada ere, Europa-mailan garrantzi handikoak diren beste talde batzuetan ibilitakoa da Planinic. Hain zuzen, Maccabirekin Euroliga jokatu zuen (2012tik 2014ra egon zen bertan), Cibonan ere jokatu du eta azken urtean Montenegroko Buducnosten.

Azken denboraldian, partidako 10,1 puntu sartu eta 3,6 errebote hartu zituen Buducnost taldearekin, eta Adriatikoko Ligan 9 puntu eta 3,7 erreboteko zenbakiak lortu zituen.

Velimir Perasovic Baskoniako entrenatzaile berriak ezin hobeto ezagutzen du jokalari berria; izan ere, biak dira kroaziarrak.

ra kroaziarrak.