Baskonia
Gaur, 20:30ean
Laboral Kutxak zaleen babesa behar eta nahi du CSKA Mosku gainditzeko
Agenctzas | Erredakzioa
Gasteiztarrek garaipen bakarra dute jokatutako hiru partidetan TOP16an, beraz, Errusiako talde handiari irabazi behar diote sailkapenean gora egiteko.
Laboral Kutxa Baskoniak Euroligako TOP16ko laugarren jardunaldiko partida jokatuko du Buesa Arenan (osteguna, 20:30ean ETB y eitb.eus) Moskuko CSKAren kontra.
Errusiako taldeak bi garaipen ditu, Real Madril eta Bartzelona Lassaren kontra, gasteiztarrek aldiz, bakarra, Zalgirisen lortutakoa.
Velimir Perasovic baja bakarra izango du partidarako, Davis Bertans, gainerako jokalariak prest daude.
FITXA TEKNIKOA
LABORAL KUTXA: Adams, Causeur, Hanga, Shengelia y Bourousis --ustezko hasierako bostekoa-- James, Planinic, Blazic, I.Diop, Tillie, Corbacho eta M.Diop.
CSKA MOSKU: Teodosic, Higgins, Fridzon, Nichols y Vorontsevich --ustezko hasierako bostekoa--; De Colo, Jackson, Freeland, Kulagin, Kurbanov, Hines, Khryapa eta Lazarev.
Epaileak: Ryzhyk (UKR), Jovcic (SRB) eta Viator (FRA).
Pabiloia: Fernando Buesa Arena.
Sailkapena
1. Brose Baskets Bamberg 2 1 252 217 35
2. CSKA Moscú 2 1 277 254 23
3. Olympiacos 2 1 228 215 13
4. Real Madrid 2 1 255 260 -5
5. Khimki Moscú 2 1 237 244 -7
6. Laboral Kutxa 1 2 233 226 7
7. Barcelona Lassa 1 2 231 237 -6
8. Zalgiris Kaunas 0 3 217 277 -60