Itxi

Baskonia

Euroliga, final-laurdenak

Lehen puntuaren bila Buesa Arenan

Agentziak | Erredakzioa

Gaur Buesa Arenan jokatuko da final-laurdenetako aurreneko partida. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute kanporaketa osoa.

Laboral  Kutxa Baskoniak eta Panathinaikosek Euroligako final-laurdenetako lehen partida jokatuko dute Buesa Arenan gaur. Kanporaketa bost partida dira, beraz, hiru garaipen lortu beharko dira Lauko Finalerako sailkatzeko,

Velimir Perasovicen taldean ez da Fabian Causeur egongo; sorbaldan mina du eta lehen neurketa ez du jokatuko. Bigarren partida ostiralean jokatuko da Buesan Arena ere; hirugarren eta laugarren (behar izanez gero) neurketak hurrengo, asteartean eta ostegunean.

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute kanporaketa osoa.

 

t="utf-8">t="utf-8">
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euroliga bideoak