Itxi

Baskonia

97-108

Laboral Kutxak garaipena lortu du Adamsen erakustaldiari esker

Erredakzioa

Baskoniak 97-108 irabazi dio Montakit Fuenlabradari eta Endesa Ligako laugarren postuan sendo jarritzen du. Darius Adamsek 41 puntu lortu ditu.

4:13

Laboral Kutxa Baskoniak 97-108 irabazi dio Montakit Fuenlabradari eta etxetik kanpo garaipena lortu du, bi hilabeteren ostean. Gainera, Darius Adamsek denboraldiko marka berria ezarri du, 41 puntu sartuta.

Baskoniak ondo ekin dio partidari eta azkar lortu du markagailuan alde egitea. Adamsen abiadura baliatuta 12 puntuko aldea eskuratu du Arabako taldeak (18-30) eta Illinoisekoak 25 puntu sartu ditu, berak bakarrik. Lehen hamar minutuak 20-30eko emaitzarekin bukatu dira.

Bigarren laurdenaren hasieran aldeak handitzea lortu du Laboral Kutxak (22-37), baina Fuenlabrada esnatu egin da, eta aldeak murriztu ditu. 11tik 7 hiruko lortuta, puntu bakarrera jarri da etxeko taldea (53-54). Gauzak estutu direnean Adams azaldu da, eta bi saskiratzerekin sei puntuko abantaila eman dio Baskoniari atsedenaldira iristean (53-59).

Atsedenalditik kantxara itzultzean berriro suspertu da Laboral Kutxa. James eta Adams geldiezinak izan dira Fuenlabradarentzat. Dena den, Madrileko taldeak ez dio Baskoniari markagailuan alde egiten utzi. Popovicen hirukoek lehian mantendu dute etxeko taldea, baina hirugarren laurdeneko azken bost minutuetan Perasovicen mutilek erabakita utzi dute norgehiagoka (75-89).

Azken laurdenean erakustaldia eman du Baskoniak eta Adamsek bere estatistikak loditzeko baliatu ditu azken hamar minutuak. Fuenlabradak ezin izan du ezer egin eta Laboral Kutxak 11 puntuko abantailarekin lortu du garaipena (97-108).

Fitxa teknikoa:

97 - Montakit Fuenlabrada (20+33+22+22): Tabu (7), Popovic (36), Paunic (6), Wear (6), Gonzalez (4) -hasierako bostekoa-, Sobin (4), Scott (9), Llorca, Urtasun (6), Uriz (8) eta Stevic (11).

108 - Laboral Kutxa (30+29+30+19): Adams (41), Blazic (6), Bertans (14), Tillie (8), Diop -hasierako bostekoa-, Bourousis (11), James (18), Corbacho (8) eta Planinic (2).

Epaileak: Perez Pizarro, Calatrava eta Sanchez.

a eta Sanchez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia