Baskonia
3. partida
Irabaztera behartuta
Erredakzioa
Laboral Kutxa Baskoniak finalerdietako lehenengo bi partidak galduta, ezin du gaur huts egin.
-
Irabaztera behartuta
Bartzelona Lassak 2-0 agintzen du Laboral Kutxa Baskoniaren aurka jokatzen ari den Endesa Ligako finalerdietako kanporaketan. Igandean Baskoniak 73-68 galdu zuen Palau Blaugrana nahiz eta lehen neurketan baino askoz hobeto jokatu.
Ondorioz, Arabako taldeak ezin du partida gehiago galdu. Gaur jokatuko da hirugarren partida Buesa Arenan 21:00etan eta irabaztera behartuta daude.
'Taldearentzat hau ez da egora berria. Aurrera egin nahi badugu irabazi behar da', adierazi du Velimir Perasovic teknikariak.
Halere, etxean garaiepna lortzea erronka zaila izango dela esan du ere, 'aurrean Endesa Ligako liderra dago. Europako talde onenen artean dago Bartzelona, nahiz eta Lauko Finalera sailkatu ez. Guretzako erronka polita da, saskibaloi ona egiten dute, kontrolatua eta baloi jabetza gutxirekin'.