Itxi

Baskonia

Euroligako 11. jardunaldia

Baskoniak Istanbuleko Darussafakaren aurka jokatuko du, lehen aldiz

Agentziak | Erredakzioa

Galatasarayren aurkako garaipenaren ostean, Sito Alonsoren taldeak beste garaipena bat nahi du sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko.

  • Shane Larkin, Galatasarayren aurkako partidan. Argazkia: Efe.

    Shane Larkin, Galatasarayren aurkako partidan. Argazkia: Efe.

Baskoniak Istanbuleko Darussafaka taldea hartuko du ostiral honetan Buesa Arenan. Bi taldeak lehen aldiz arituko dira elkarren aurka.

Euroligako 11. jardunaldian, gasteiztarrek bigarrenez jarraian jokatuko dute etxean talde turkiar baten aurka.

Galatasarayren aurka lortutako garaipenaren ostean, Sito Alonsoren taldeak beste garaipen bat nahi du sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko.

Darussafaka talde berria da, aurrekontu handia duena.

Istanbulekoek Baskoniak baino garaipen bat gutxiago dute eta azken hiru neurketak galdu dituzte.

galdu dituzte.