Itxi

Baskonia

Erretiroa hartzen du

Pablo Prigionik saskibaloia uzten duela jakinarazi du

Erredakzioa

Jokalari argentinarrak ez du Baskoniarekin berriki sinatu zuen kontratua beteko eta erretiroa hartuko duela iragarri du twitter sare sozialeko bere kontuan.

1:13

Pablo Prigionik jakinarazi du saskibaloia uzten duela. Ez du beteko berriki Baskoniarekin sinatutako kontratua eta saskibaloia uzten du. Hala jakinarazi du bere 'Twitter'eko kontuan. Baskoniari parrafo berezi bat eskaini dio eskerrak emanez.

Rio Terceroko (Argentina) joko-antolatzaileak gutun bat publikatu du, eta esan du "100% kobentzituta nago hartutako erabakiaz. Nire burua eta gorputza ados daude erabaki honekin. Momentua iritsi da".

Baskonian hirugarren etapa betetzen ari zen Prigioni. Duela hilabete baino gutxiago iritsi zen Arabako taldera hirugarrenez eta Endesa Ligako hiru partida jokatuta eta Euroligako beste hiru norgehiagoka jokatuta jarriko dio amaiera bere ibilbide profesionalari.

t="utf-8">
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia