Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniari Real Madrilen aurkako bolada ona amaitu zaio (71-79)

Agentziak | Erredakzioa

Buesa Arenan madrildarren aurka jokatutako azken lau partidak irabazi ostean, Sito Alonsoren taldea galtzaile atera da Euroligako liderraren aurrean.

1:09

Real Madrilek Buesa Arena zuen bolada txarra eten du Baskoniari Euroligan lehen aldiz gailenduta (71-79). Ondorioz, Pablo Lasoren taldea Euroligako sailkapeneko lehen postuan da, 16 garaipen eta bost porrotekin.

Madrildarrak aurretik jarri dira partidako lehen minutuetan, baina Baskonia sendo aritu da erasoko errebotea eta Rodrigue Beabois kantxara sartu denean 11 eta 2ko partziala egin dute. Orduan aurretik jarri dira markagailuan (15-14), lehen aldiz. Hala ere, Luka Doncicen saskiratzeak 15-16ko markagailua utzi du lehen laurdenaren amaieran.

Madril estu ibili da, baina Anthony Randolph agertu da eta jokoaren kontrola kanpotarrek izan dute. Hala ere, atsedenaldian, hiru goitik bakarrik izan dira (36-39).

Atsedenaldiak hobe egin die madrildarrei arabarrei baino. Laprovitolak airea eman dio arabarren joko motelari, baina Sergio Llull eskua berotzen hasi da eta hirugarren laurdenaren amaieran ere madrildarrak izan dira aurretik: 52-59.

Ondorengo minutuetan Pablo Lasoren taldeak norgehiagoka kontrolatu du, eta azkenean garaipena eraman dute 71-79.

Fitxa teknikoa

71 - Baskonia (15+21+16+19): Larkin (5), Hanga (12), Budinger (4), Tillie (4), Voigtmann (10) -hasierako boskotea-, Diop (3), Beaubois (20), Bargnani (5), Laprovittola (8), Blazic (-) eta Sedekerskis (-).

79 - Real Madril (16+23+20+20): Llull (7), Taylor (16), Maciulis (3), Randolph (9), Ayón (11) -hasierako boskotea-, Carroll (2), Draper (2), Hunter (7), Nocioni (-), Thompkins (6) eta Doncic (16).

Partzialak: 15-16, 36-39 (atsedenaldia), 52-59 y 71-79 (amaiera).

1-79 (amaiera).