Itxi

Baskonia

Euroliga

CSKA Moskuren aurka jokatuko du Baskoniak final-laurdenetan

Agentziak | Erredakzioa

Kanporaketak bost partidetara jokatuko dira apirilaren 18tik maiatzaren 2ra.

  • Tillie eta Blazic, CSKAren aurkako partida batean. Argazkia: Efe.

    Tillie eta Blazic, CSKAren aurkako partida batean. Argazkia: Efe.

CSKA Mosku Euroligako egungo txapelduna izango da Baskoniaren aurkaria Euroligako final-laurdenetan. Errusiarrek alde izango dute kantxa faktorea.

Final-laurdenak bost partidara jokatuko dira, apirilaren 18tik maiatzaren 2ra. Lehenengo bi partidak sailkapen hobea lortu duen taldearen etxean jokatuko dira, hau da, CSKAren etxean; hirugarrena eta laurdena, beharrezkoa balitz, Gasteizen, eta bosgarrena, berriz, Errusian.

Final-laurdenetako kanporaketa gainditzen duten taldeak Lauko Finala jokatuko dute, Istanbulen. Finalerdiak maiatzaren 19an jokatuko dira eta final handia maiatzaren 21ean.

 

Euroligako final-laurdenak:

Playoff A      Real Madril (ESP) - Darussafaka (TUR)

Playoff B      Panathinaikos (GRE) - Fenerbahce (TUR)

Playoff C      Olinpiakos (GRE) - Andadolu (TUR)

Playoff D      CSKA Mosku (RUS) - Baskonia (ESP)

 

Lauko finalean

Finalerdiak

A irabazlea - B irabazlea

C irabazlea - D irabazlea

azlea

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia
  • Euroliga