Itxi

Baskonia

Marcelinho Huertas Baskoniara itzuli da, bi urterako

Duela sei urte alde egin zuen Gasteiztik Bartzelonara. NBAko Los Angeles Lakers eta Houston Rockets taldeetan aritu da azken urteetan.

1:15

Marcelinho Huertas brasildarrak bi urte jokatuko ditu Baskonian, kluba utzi zuenetik sei urte pasa direnean, klubak aditzera emandakoaren arabera. Huertasek Shane Larkinen lekua beteko du.

34 urteko brasildarrak NBAko Los Angeles Lakers taldean eman ditu azken bi urteak. Bertan 76 partida jokatu ditu, baina pixkanaka protagonismoa galtzean da. Hasieran partidako 16 minutu jokatu zituen partidako 53 partidetan, eta ondoren 10 minutu partidako 23 partidetan. Otsailean Houston Rockets taldera saldu zuten.

Huertasen bigarren aroa izango da Gasteizen. Lehenengoan bi denboraldi jokatu zituen, 2009/10 eta 2010/11, Italiako Bolonia taldetik etorrita. Hala ere, aurretik Endesa Ligan ibilitakoa zen, DKV Joventut (2004tik 2007ra) eta Bilbao Basket (2007/08) taldeetan.

2011n, Baskonia utzi eta Bartzelonara joan zen. Bertan lau urte eman zituen, Liga bat, Errege Kopa bat eta Superkopa bat irabaziz.

Brasildarra Pablo Prigioniren aginduetara egongo da.


t="utf-8">