Baskonia
Euroliga
Baskoniak lehen garaipena lortu nahi du Europan Maccabiren aurrean
Agentziak | Erredakzioa
Gasteiztarrak zalantza askorekin dabiltza, eta ACBn eta Europan izandako hiru porroteko bolada txarra atzean usteko asmoa dute. (Gaur, 20:05).
-
Baskoniak galdu egin zuten Olinpiakosen etxean, Euroligako lehen jardunaldian. EFE
Baskoniak Euroligako lehen garaipena eskuratu nahiko du gaur, Tel Aviveko Maccabi eraberrituaren aurka. Gasteiztarrek etxetik kanpo jokatu beharko dute jardunaldi honetan, lehendabizikoan egin bezala, zeinetan Grezian jokatzea egokitu zitzaien Prigioniren mutilei, Olinpiakosen kontra.
Oraingoan Israelera doaz, Maccabiren etxera. Israeldarrek erabat aldatu dute taldea bere historiako denboraldirik kaskarrenetako bat igaro ostean, ez baitziren euren herrialdeko txapelketako finalera heldu eta ez ziren sailkatu Euroligako play-offak jokatzeko.
Egoerari buelta emateko Maccabiko zuzendaritzak Neven Spahija Baskoniako entrenatzaile ohiaren esku jarri dute taldea gidatzeko ardura. Haren aginduetara fitxaketa ugari egin ditu taldeak: Deshaun Thomas, Michael Roll (Baskoniako jokalari ohia), Norris Cole (NBAn aritutakoa), Artsiom Parakhouski eta Pierre Jackson (Denboraldiko lehen MVPa izan zen).
Spahijaren jokalariek garaipen samurra eskuratu zuten lehen jardunaldian (71-88) Alemaniako Brose Bambergen etxean.
Gasteiztarrak zalantza askorekin dabiltza, eta ACBn eta Europan izandako hiru porroteko bolada txarra atzean usteko asmoa dute. Gainera, taldeak dituen arazo fisikoek egoera okerrago bihurtzen dute.
Osteguneko lehiarako Rodrigue Beaubois zalantza da, belaunean dituen arazoak ezin gaindituta baitabil, nahiz eta taldearekin batera bidaiatu duen.
Halaber, Jayson Granger joko-antolatzailea ere ez dago bere % 100ean, Olinpikoasen aurka jasan zuen giharretako lesio bat dela medio. Alabaina, Montakit Fuenlabradaren aurka jokatu egin zuen.
Aipatutakoez gain, Patricio Garino eta Jordan McRae baja izaten jarraitzen dute, eta bere sendatze-prozesuekin darraite.