Itxi

Baskonia

Lehenengo jardunaldia

Caja Laboral-Maccabi (94-78): Baskoniak gupida gabe jipoitu du Maccabi

Erredakzioa

Dusko Ivanovicen taldeak, hasiera bikain baten ondoren, aise garaitu du talde isrealdarra 2010-2011ko Euroligako estreinako partidan.

Caja Laboral Baskoniak Maccabi Electra Tel Aviv garaitu du 94-78ko emaitza argiarekin. Partidako saskiratzailerik onena David Logan izan da, 25 punturekin.

Dusko Ivanovicen taldearen partida hasiera eredugarria izan da. Baskoniarrek 20 puntuko errenta adierazgarria hartu dute aurreneko hamar minutuetan, partida erabakita ez bada, behintzat bideratuta utzita hasi eta berehala.

Bigarren laurdenean, Martin Rancik debutariaren eskutik, Caja Laboralek hasieran jarritako erritmoari eutsi dio. Schortsianitisen kantxaratzeak ez du talde israeldarra partidan sartzea lortu eta partidak hasierako bidetik jarraitu du.

Atsedenaldira 57-32ko emaitza zabalarekin heldu da. 25 puntuko errentarekin partida, orain bai, erabakita gelditu da oraindik bi laurden falta zirela. Beraz, azken bi laurdenek azken emaitzan Baskoniak lortuko zuen errenta jakiteko besterik ez dute balio izan. Amaieran, 94-78. Azken laurdenean markagailua txukundu dute israeldarrek.

Fitxa teknikoa:

Caja Laboral Baskonia-Maccabi Electra.