Itxi

Baskonia

Buesa Arena

Caja Laboral Baskonia-Fuenlabrada: Sailkapeneko goiko postuetako lehia

Erredakzioa

Marcus Haislip izango da baskoniarren baja bakarra. Buesa Arenako kantxan MVP sailkapeneko bi jokalari onenak agertuko dira: Fernando San Emeterio eta Estaban Batista.

Caja Laboral Baskoniak Fuenlabradaren bisita jasoko du sailkapenaren goiko postuetan dauden bi taldeen neurketan. Helburua, Real Madrilen arrastoa jarraitzea da.

Marcus Haislip izango da baskoniarren baja bakarra, baina estatubatuarra lesioaren azken txanpan da eta datorren astean taldekideekin entrenatzeko moduan izango da.

Baskoniak asko sufritu zuen Grandaren kantxan irabazteko eta Fuenlabradaren bisita azterketa ona izango da Dusko Ivanovicen jokalarien garapena neurtzeko.

Buesa Arenako kantxan MVP sailkapeneko bi jokalari onenak agertuko dira. Fernando San Emeterio lehenengo postuan da 22 puntuko batez besteko balorazioarekin. Fuenlabradako pibot uruguaitarra Esteban Batistak, berriz, 21,8ko batez besteko balorazioa dauka eta bigarren postuan da.

Gainera Batista talde gasteiztarraren jomugan izan zen udan, baina bere kostu altuak gasteiztarren nahiak zapuztu zituen.