Itxi

Baskonia

Hiru urte gehiago

Stanko Baracek kontratua berritu du Caja Laboralekin 2015era arte

Erredakzioa

Bi aldeak lotzen zituen kontratua 2012an bukatzen zen. Beraz, hiru urtez luzatu diote kontratua.

Caja Laboral Baskonia eta Stanko Barac akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen zituen kontratua berritzeko. 2012an bukatzen zen Baracen kontratua Baskoniarekin, baina bi aldeek hiru urtez luzatzea erabaki dute.

Kroaziarrak lau urte daramatza ACB Ligan eta lehen denboraldian utzita jokatu zuen Pamesa Valentzian. Hiru urte daramatza Baskonian.