Baskonia
Bihotz arazoak
Fabricio Obertok saskibaloia uztea erabaki du
ETB
Iaz ebakuntza egin zioten, baina arritmiarekin jarraitu du eta ez du osasuna arriskuan jarri nahi.
Gaur Fabricio Oberto saskibaloi jokalariaren agurraren berri izan dugu. Arrazoia, bihotza. NBA denboraldia hasi baino ez da egin, eta Portland Trail Blazerseko pibot argentinarrak ez du osasuna arriskuan jarri nahi.
Orain hiru urte hasi zen bihotz arazoekin Spursekin ari zenean. Iaz ebakuntza egin zioten, baina arritmiarekin jarraitu du, eta saskibaloia uztea erabaki du Baskoniako jokalari ohiak.