Itxi

Baskonia

ACB Liga

CAI Zaragoza-Caja Laboral, (70.84): Baskoniaren garaipen handia

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Arabarrak aurkaria baino gehiago izan dira prtida guztian zehar eta ez dute arazo gehiegirik izan garaipena lortzeko.

Caja Laboral Baskoniak 70-84 irabazi dio CAI Zaragozari eta bide batez Euroligan Zalgirisen aurka galdutako partida ahaztea lortu du talde arabarrak.

Partida hasiera bikaina egin du Baskoniak. Aurkaria baino askoz gehiago izan da eta CAI Zaragoza jipoitu egin du lehen laurdenean. Horrenbestez, lehen hamar minutuetan 20 puntuko aldea lortu du talde arabarrak (9-29).

Bigarren laurdenean errotazioak egitea erabaki zuen Dusko Ivanovicek eta taldea pixka bat erlaxatu egin zen. Hori dela eta CAI Zaragozaren erreakzioa etorri zen. Aldeak murrizten hasi ziren etxekoak eta markagailuari itxura eman zioten. Norgehiagoka Baskoniaren aldeko 36-47ko emaitzarekin iritsi zen atsedenaldira.

Atsedenaltik bueltan indartsu kantxaratu zen CAI Zaragoza eta aldeak murrizten hasi zen. Momentu txarra pasa zuen Baskoniak laurden honetako lehen bost minutuetan, baina ondoren erreakzionatu egin zuten eta ez zioten gehiegi hurbiltzen utzi zaragozarrei. Hirugarren laurdena Baskoniaren aldeko 52-67ko emaitzarekin bukatu zen.

Azken laurdenean Caja Laboralek ez zuen aurretik lortutako abantaila mantentzeko arazorik izan eta 70-84ko emaitzarekin garaipena eskuratu zuten.

Fitxa teknikoa:

70 - CAI Zaragoza (9+27+16+18): Van Rossom, Quinteros (20), Barlow (2), Aguilar (11) y Hetthesmeir (14) -hasierako bostekoa- Cabezas (12), Miso (2), Chubb (6) eta Toppert (3).

84 - Caja Laboral (29+18+20+17): Huertas (9), Oleson (13), San Emeterio (20), Teletovic (20) y Barac (17) -hasierako bostekoa- Ribas (3), Bjelica, Rancik, Haislip (2) eta Logan.